Donostiak zuzenduko du Smart Cities programa
Europak Donostia aukeratu du hiri adimentsuen Smart Cities programa abian jartzeko. Donostiak Munich, Londres, Amsterdam eta Bartzelona izan ditu lehiakide. Programa horrek Europako hiriei tresnak ematen dizkie energiaren, teknologia berrien eta mugikortasunaren ikuspuntutik adimentsuak izateko.
Donostiak Bristol eta Florentzia hiriekin bat eginda aurkeztu du proiektua. Donostiaren kasuan eraginkortasun energetikoan duen esperientzia hartu du aintzat Europako Batzordeak. Bristolek IKTetan eta Florentziak mugikortasunean dutena ere kontuan hartu du. Hiru hirien artean 2.200.000 euroko aurrekontua kudeatuko dute. Aurrekontu horretatik 800.000 euro Donostian geratuko dira.
Smart Cities deialdiaren helburuetako bat da plan pilotu bat garatzea 27. Industrialdean eraikinetako eta argietako energia eraginkortasuna areagotzeko ekintzak bultzatzeko. Horretaz gain, Hiri Adimentsuaren Plan Zuzentzailea ere egingo da, eta bertan energiaren balio katean zerikusia duten agente guztiek parte hartuko dute. Hori guztia sistema adimentsuetan oinarritutako hirientzako eredu gisa garatuko den metodologia baten barruan.