Ekintzaz beterik dator Aste Berdea
Bihar izango da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Cristina Enea Fundazioa urte osoan sentsibilizazio lanean ari bada ere, aste honetan indar berezia egingo dute. Aste Berdearen barruan, hitzaldiak, bisita gidatuak, sari banaketa ekitaldiak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. Larunbatean, esaterako, Largabista basozainak Egiako parkeko zuhaitz eta landareen magia azaleratuko du. Parkeko beste hamaika bitxikeria erakusten arituko da 17:00etan.