Bilduko eta talde independenteetako alkateak atez ateko sistemaren alde agertu dira, “eraginkorrena” hori delakoan
Gipuzkoako 50 alkatek iragarri dute euren udalek ez dutela Zubietako errauste planta finantzatuko eta euren herrietako zaborra ez dutela erraustuko. Birzikla daitekeen dena birziklatzen saiatuko direla esan dute. “Zerbitzuei eusteko-eta aurrekontuetako arazo larriak” dituzten garai hauetan, udalak ez daude “nahi ez duten errauste plantan” dirua xahutzeko prest, alkate haiek esan dutenez.
Konpromisoa hartu duten udalen artean daude Donostia, Errenteria, Tolosa, Pasaia eta Zarautz. Atez ateko bilketa sistema goraipatu dute agerraldian. Juan Karlos Alduntzin Ingurumen diputatuak bihar ezagutaraziko du Batzar Nagusietan hondakinen kudeaketarako plangintza berria.