Lastepseko Lander Subiza, Iñigo Arrieta eta Agustin Otegi. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Unibertsitateko proiektua, apaingarria, graffitiaren ikuspegi berria… Hori dena biltzen du pertsianak kaleko artearen bidez dotoretzen dituen Lastesps egitasmoak. Iñigo Arrietak eta Agustin Otegik kudeatzen dute bezeroei dagokien lana, eta Lander Subiza graffitigileak egiten du gainontzekoa. Saltokien jabeen ideia gauzatuz, edo sormena erabiliz, negozioari lotutako murala egiten du pertsianan. Asteburuan, Amara Osinagako Martzelino Soroa plazako komiki dendan lanean aritu da; eta orain, superheroi ezagunek babesten dute denda. Baina hau ez da Lastepsek egindako lan bakarra. Martxoan hasi zirenetik hona, jada, zortzi saltoki apaindu dituzte. Proiektuaren xehetasunen berri emango dute IRUTXULOKO HITZAk bihar argitaratuko duen erreportajean.
-
-
Lastepseko Lander Subiza, Iñigo Arrieta eta Agustin Otegi. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
-
-
-
-
-