IV. bertso hautatuen lehiaketa-afarian parte hartu!
BAGERAk, Antiguako Txirain elkartea eta Irutxuloko Hitzarekin elkarlanean IV. bertso hautatuen lehiaketa-afaria egingo dute. Ekainaren 22an izango da, Txirain elkartean, 21:00etan. Afarirako txartela 15 euroren truke eskura daiteke. Izena emateko BAGERA Elkartera deitu behar da, 943467181 telefono zenbakira.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak :
1. Lehiaketan parte hartzeko, bertsolariren batek lehendik egina duen bertso pieza bat aukeratu eta aurkeztu behar da.
• Bat-bateko bertsoa nahiz bertso jarria izan daiteke.
• Gehienez, hiru bertsoko pieza izango da.
• Lehiakide bakoitzak bertso pieza bakarra aurkez dezake.
2. Lehiaketan aurkezteko eman beharreko datuak:
• Bertsoaren izena
• Bertso egilearen izena
• Noiz edo non sortutako edo argitaratutako bertsoa den, edo norberak hautatzean nondik
jaso duen.
• Bertsoa aurkezten duenaren izena eta telefonoa.
3. Aurkeztu nahi den bertsoa ondoko helbide batera bidali:
• Posta elektroniko bidez: txirain@euskalnet.net edo bagera@bagera.net
• Posta arruntez: Bagera Elkartea, Katalina Eleizegi 36, behea 20009 Donostia
4. Lehiaketan aurkeztea doan izango da, eta lehiakideek afaria doan izango dute.
5. Bertsoa aurkezten duen berak abestu beharko du lehiaketan (Egoki izan daiteke bertsoaren
aurkezpen labur bat egitea).
6. Bertsoak aurkezteko epea: Ekainaren 20ra arte.
7. Sariak:
Lehenengo hiru sailkatuek 2 lagunentzako afaria irabaziko dute. Beste lehiakideen artean birentzako afari bat zozketatuko da. Afarian Irutxuloko Hitzaren materiala zozketatuko da.
8. Epaimahaikide lana afariko kide guztien artean egingo da, eta bertso-piezen originaltasuna eta
kalitatea nahiz bertsoa kantatzeko egokitasuna hartuko da aintzat.
9. Oinarri hauetan aurreikusi ez den edozein gorabehera antolatzaileen batzordeak erabakiko du,
eta hala onartzen dute lehiaketarako izena ematen dutenek.