(Argazkia: Estitxu Zabala)
Oier Mendizabal pilotari añorgatarrak beste bi urterako berritu du kontratua Asegarce enpresarekin. Hilabete honetan bukatzen zitzaion kontratua Mendizabali, baina enpresak berritzea erabaki duela jakinarazi du, gaur bertan. Azken bi denboraldiak ez dira onenak izan Mendizabalentzat. Izan ere, lesio bat tarteko, jokatzeari utzi behar izan zion, eta ordutik aukera gutxi izan ditu.