Alde Zaharra Kirol Elkarteko saskibaloi atalak larunbatean ospatuko ditu bere 20 urteak
Alde Zaharra Kirol Elkarteko saskibaloi atalak 20 urte beteko ditu aurten. Nesken talde bakarrarekin abian jarri zen 1992ko irailean, eta egun, neska eta mutilen bina talde daude. “Klub txikia” izan arren, urteotan mantendu izana aldarrikatzeko eta ospatzeko kirol jaia egingo dute, larunbatean, Trinitate plazan. Jokalari ohiek osatutako taldeek, egungoen aurka jokatuko dute. Lehen partida neskena izango da, 16:30ean; eta ondoren, mutilen txanda izango da. Jarraian, hirukoen lehiaketa egingo dute, eta amaitzeko, askaria. Parte hartu nahi duten jokalari ohiek nomemandesunmail@vodafone.es helbidera idatzi behar dute.