'Altzoko haundia' diskoa osatu dute
‘Altzoko haundia’ izeneko diskoa kaleratu du Tolosako Hodei Truk abesbatzak. Testua Koldo Izagirre idazle donostiarrak idatzi du, eta David Azurzaren zuzendaritzapean egon da musika arloa. Donostia 2016 hiriburutzaren barnean dago proiektua, eta dagoeneko pertsonaia eta aktore guztiak prest dituzten arren, datorren urtean taularatu nahi dute lana, opera formatuan. Haurrentzako pentsatutako opera da, guztia euskaraz, baina helduek gozatzeko modukoa izango dela aipatu dute aurkezpenean. Datozen egunetan 12 eurotan egongo da salgai CDa.