Alvaro Bilbao: "Nik nire estiloa izango dut"
Aurreko astean postua berak beteko zuela jakinarazi zutenetik, lehen prentsaurrekoa eman du Alvaro Bilbaok, Lagun Aro GBCko presidente berriak. Bertan izan dira, lehen ilaran eserita, aurretik presidente izandako Gorka Ramoneda eta Miguel Santos, baita Sito Alonso entrenatzailea ere. Klubaren egoeraren berri eman du Bilbaok, eta aurrerapen erritmoa azkartzen saiatuko dela aipatu du. “Santosek bere estiloa izan du, eta Ramonedak berea, biak oso desberdinak. Nik nire estiloa izango dut”, aipatu du.