Antxon Iturriza: "Poztekoa da elkartea zein indartsu dagoen ikustea, eta harro egoteko modukoa"
Lagun askoren artean aurkeztu du Antxon Iturrizak Fortuna Kirol Elkartearen 100 urteko historia biltzen duen liburua: ‘Un siglo de deporte popular’. Duela urte eta erdi eskatu zion Iturrizari lana osatzeko enkargua Enrique Cifuentes presidenteak; eta ordutik datuak biltzen ibili da, liburu mardula osatu arte. Klubaren sorreratik hasi eta egungo egoerara iritsi arteko guztia bildu du Iturrizak. “Ehun urte asko dira pertsona batentzat, baita elkarte batentzat ere; gutxik igarotzen dute muga hori. Gainera, osasuntsu iristea zailagoa da. Poztekoa da elkartea zein indartsu dagoen ikustea, eta harro egoteko modukoa”, aipatu du Iturrizak.