Autokonpostgintza proiektua jarriko du udalak udazkenean abian
Herritarrak zaborrak eragiten duen arazoaz ohartu eta hondakinen kudeaketan arduradun eta partaide izan daitezen, konpostgintza proiektua jarriko du udalak udazkenean abian. 160 familik parte hartuko dute ekimenean eta bi fasetan garatuko da. Bost gunetako 80 famili aurten hasiko lirateke konposta egiteko hondakin organikoa biltzen, eta beste bost gunetako beste horrenbeste sendi datorren urtean. Proiekturako aukeratu dituzten guneak honakoak dira: Martutene, Egia, Igeldo, Zubieta, Antigua, Añorga Txiki, Loiolako Erribera, Aiete, Gros eta Amara. Gune bakoitzean 700 litroko bi konpostagailu eta 400 litroko beste bi jarriko dituzte.