Igarotako bidearen kronologia bat

Bigarren eskuko bizikleten merkatu berezia egingo dute larunbatean

Bizitruk azoka. (Argazkia: Xabier Etxabe)

Bigarren eskuko gaien salerosketarako ekimena den Donostitruk-en barruan, Bizitruk merkatua egingo dute larunbatean, Easo plazan. Hain zuzen ere, erabilitako objektuen trukea eta salmenta sustatzeko ekimen honek bigarren aldiz antolatuko du erabilitako bizikletak eta osagarriak saldu eta erosteko merkatua.

Bizitruk antolatzeko Donostiako Udalaren Donostitruk eta Kalapie elkartea aritu dira lanean. Hain zuzen ere, beraiek arduratuko baitira salmenta lanak egiteaz. Bizikletaren bat saldu nahi duenak Easo plazara joan beharko du 8:30 eta 10:00ak artean, eta arduradunei eman beharko dizkie salgaiak. Lan hau egiteagatik, ordea, Kalapie elkarteak hiru euro kobratuko ditu. Gehieneko prezioa ere ezarri dute, 300 eurotan salduko dira bizikletarik garestienak.

Merkatuaren ordutegia, 10:00etatik 14:00etarakoa, izango da, eta bizikleta saldu eta erosteko Nortasun Agiria aurkeztu beharko da, lapurtutako ibilgailuen transakzioak ekiditeko.

HITZAkide HITZAkide