Esther Ferrer. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Sortzaile donostiarraren ibilbide artistikoa saritu dute
Arte garaikideari eta euskal kulturari egindako ekarpena aitortu diote Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistari. Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria eman diote, haren ibilbide artistikoa saritzeko. Sergio Prego (Hondarribia, 1969) eta Xabier Saenz de Gorbea (Areatza, 1951) ere saritu dituzte aurtengo ekitaldian.