Hiru ikasle auziperatu ditu fiskaltzak ikaskide bati ia egunero tratu txarrak ematea leporatuta
Kasua Donostiako itunpeko ikastetxe batean gertatu da. Hori da Hezkuntza Sailak zabaldu duen xehetasun bakarra. Hasieratik bullying-ari dagokion protokoloa abian jarri zuela adierazi du; hura gertatzen zenaren berri izan zuenetik. Eta oraindik ere protokoloa indarrean duela. Epaitegiek erabaki lezaketena errespetuz hartuko duela dio Isabel Zelaaren sailak. Jazarpenaren biktima izan den familiak auzitara jo du kasu honetan.