Kontratazioa eta enpresa berrien sorrera bultzatu nahi du udalak
Enplegua sustatzeko diru laguntzak aurkeztu ditu udalak. 900.000 euro bideratuko ditu helburu horretara. Kontratazioa eta enpresa berrien sorrera lagundu nahi du udalak. Laguntza handiagoa izango du lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituen behargina kontratatzen dituen enpresak.
Kontrataziorako 600.000 euro bideratuko ditu, eta ia 300.000 euro enpresa berrien sorrerarako. Kontratazio bakoitzeko 2.000 eta 4.000 euro bitarteko diru laguntzak emango ditu. Enpresen sorrerarako 1.000 eta 2.000 euro artekoa lanpostu bakoitzeko.
Kontratatutako langilea, edo enpresa sortu nahi duen pertsona Altzakoa bada, diru laguntza handiagoa izango da; Altzan baitaude langabetu gehien.