Biometanizazio planta bat egiteko asmoa du aldundiak Zubietan
Gipuzkoako hondakinak kudeatzeako jorratuko dituen ardatzen berri emango du gaur
Gipuzkoan egun dauden hiru zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta sortzea eta Zubietan biometanizazio planta bat egitea. Horiek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketarako egindako estrategia berriaren ardatzak.
Ez dute errauste plantarik egiteko asmorik. Hondakinak banatu eta tratatuko dituen hiru planta egingo dituzte, bat Zubietan. Ingurumen diputatuak aurkeztutako planak 200 milioi euroko kostua izango du, «errauste plantaren erdia». Gainera, 120 lanpostu berri sortuko lituzkeela azaldu du.
Estrategia berria herriz herri aurkeztuko dute. Gaur egingo dute aurkezpena hirian, San Telmon, 19:00etan.


