Basque Culinary Center, ikertzaileen topagune
Euskal unibertsitateetan eta ikerketa guneetan lanean ari diren ikertzaileak Basque Culinary Centerren elkartu dira. Harremanak garatu eta sendotzeko topaketa egin dute. «Urtetik urtera gehiago dira bertako guneetan ikerketa proiektuak garatu nahi dituzten zientzialariak», diote Ikerbasque Zientzia eta Ikerketarako Euskal Fundazioko arduradunek.