Euskal baleazaleak XVII. mendeko olerki islandiar batean
Joan den asteburuan, Islandiako talde batek Ontzi Museoa eta Baleazaleak erakusketa bisitatu zuen. Haien artean Hjorleifur Guttormsson zegoen. Hura Jon Gudmundsson Jakintsua (1574-1658) idazle islandiarrari buruz liburu bat prestatzen ari da egun. Jon Gudmundssonek olerki epiko bat idatzi zuen. Bertan agertzen dira euskal baleazaleak, eta olerkiak erakusten du euskal baleazaleak Islandian izan zirela XVII. mendean. 1615. urtean Islandiako kostaldean hondoratu ziren hiru euskal ontzi ditu ardatz. Ontzi haietan Martin Villafranca kapitain donostiarra joan zen. Askok bizirik ateratzea lortu zuten, Villafrancak besteak beste, baina islandiarren esku hil ziren. Lapurreta egotzi zieten eta era beldurgarrian hil zituzten. Jose Maria Unsainek Ontzi Museoko zuzendarikdeak Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak liburua eman zion Hjorleifur Guttormsson-i. Liburu honetan ere jasotzen baitira pasarte historiko hau eta Gudmundssonen olerkiaren zati batzuk.