Francisco Escudero. (Argazkia: Guregipuzkoa.net)
Konpositore gisa ibilbide oparoa egiteaz gain, Donostiako Musika Kontserbatorioko zuzendaria izan zen hemezortzi urtez. Donostiarrak lau mila ikasle baino gehiagori eman zizkien eskolak; 34 belaunaldi desberdinei, hain zuzen ere.
Hamar urte beteko dira bihar Francisco Escudero konpositore donostiarra hil zela (1912-2002). Aurten, gainera, bere jaiotzaren mendeurrena da. Honengatik guztiagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zarauzko Udalak –bertara joan zen bizitzera bost urte baino gutxiago zituenean– eta Eresbilek argitalpen bat kaleratu dute musikagilearen bizitzaren berri emateko. Izan ere, XX. mendeko euskal musikagintzan garrantzi handiko gizona izan arren, bere lana ez da behar lukeen neurrian ezagutzen.
Escuderoren bizitzaren une esanguratsuenak bilduko ditu IRUTXULOKO HITZAk, kronologia moduan, bihar argitaratuko duen ‘Itzurun’ gehigarrian.