Jai batzordeak, protagonista
Iaz bezala, Larratxoko jaien usainean iritsi da Irutxuloko Hitzak argitaratzen duen jaiei buruzko liburuxka. Harpidedunak egun hauetan ari dira jasotzen auzoetako festen egutegia barneratzen duen argitalpena. Azkeneko urteen moduan, aurten ere, jai batzordeetako kideak dira orri horien protagonista, beraiek gabe ezin izango litzatekeelako festez hitz egin. Auzo eta herrietako egunik berezienak nola antolatzen dituzten erakusten dute Altza, Hego Intxaurrondo, Añorga eta Zubietako festagileen hitzek.


