Igarotako bidearen kronologia bat

Mikel Martinez, bakarrizketan

Larria, kutsakorra, mendebaldekoa obra aurkeztuko du gaur eta bihar Viktoria Eugeniako klubean

Larria, kutsakorra, mendebaldekoa bakarrizketa bat da. Mikel Martinez aktoreak hiru pertsonaia antzezten ditu euskarazko obra honetan. Hiru pertsonai hauek egoera berdinari aurre egiten diote, baina bakoitzak egoera hura era desberdin batean ulertzen du. Ondorioz, bakoitzak era ezberdin batean erantzungo du. Hiru pertsonai desberdin badira ere, dikurtsoa bakarra da, etenik gabea. Aktorea pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da. Batek hasitako berbaldi edo akzioak hurrengoak jarraituko du, espiral etengabean. Mikel Martinez gaur eta bihar igoko da Viktoria Eugenia klubeko agertokira. Bi emanaldiak 21:00etan hasiko dira. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.

HITZAkide HITZAkide