Piraten Musika Lehiaketako lehen finalerdia, Letaman gaztetxean
Donostiako Piraten 5. Musika Lehiaketa finalerdietarako prest da. Aurkeztu diren 25 taldeetatik, epaimahaiak bederatzi hautatu ditu finalerdietarako: BeHatxeRoja, Flattened Frog Massacre, Hilotz, Margot, Morphina, On, Saia, Tacumah Reggae Band eta The Amendoins. Finalerdiak ekainaren 8an, 15ean eta 22an izango dira agertoki desberdinetan.
Lehen finalerdia, beraz, ostiral honetan izango da, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean, 20:30ean. Donostiako Margot eta Tacumah Reggae Band taldeak leihatuko dira. Bigarren finalerdia, ekainaren 15ean, Kortxoenea gaztetxean egingo dute. Hernaniko Behatxeroja eta Donostiako The Amendoins eta On taldeak izango dira. Hirugarrena, ekainaren 22an izango da, Añorgako Zine Zaharrean. Urnietako Flattened Frogs Massacre, Lasarte-Oriako Hilotz, Donostiako Morphina eta Oiartzungo Saia taldeek parte hartuko dute. Kontzertuetara hurbiltzen diren ikusleek, Donostiako Aste Nagusian Piraten gunean joko duten hiru taldeetatik bat aukeratu ahal izango dute botoen bidez. Beste bi taldeak epaimahaiak hautatuko ditu. Beraz, guztira hiru talde sarituko ditu musika lehiaketak, eta saria Donostiako Aste Nagusian aritzea izango da.