Igarotako bidearen kronologia bat

Santa Klarako komunak ere ireki dituzte

Santa Klara uharteak hondartza zerbitzuak baditu.

Santa Klara uharteak hondartza zerbitzuak baditu. (Argazkia: Raul Perez)

Hilabetearekin batera hasi zen hondartza denboraldia, eta Donostiako Udaleko arduradunek gogora ekarri dutenez, Santa Klarako udako zerbitzuak ere abian jarri dituzte. Izan ere, uharteko komun publikoak ireki dituztela iragarri baitute.

Santa Klarara joateko ontzi zerbitzua ere hilabetearekin batera hasi zen, eta irailaren 30a izango da indarrean. Motorrak Kaia eta uhartea lotuko ditu 10:00etatik 20:00etara, ordu erdi eta ordubete arteko maiztasunarekin, beti ere eguraldiaren eta itsasoaren egoeraren arabera.

Bestald, udalaren webgunean jasoa dagoenez, Santa Klaran dutxa, komuna eta sorosle zerbitzuak daude, hondartzari dagokionez.

HITZAkide HITZAkide