Igarotako bidearen kronologia bat

Aita Donostia Musika Asteak hamabost urte bete ditu

image Larunbatean hasiko da aurtengo egitaraua, Concerto Donostiarraren emanaldiarekin Aita Donostia abesbatzak eta Gaztedi elkartearen egitasmoa da Aita Donostia Musika Astea. Duela hamabost urte jarri zuten abian, abesbatzen emanaldiekin osatutako egitarau batekin. Urtetik urtera, abesbatzak ez ezik, musikariak ere sartu dira programazioan. Aurten zortzi emanaldi eskainiko dituzte Erdialdean, Kaputxinoen elizan. Larunbatean izango da lehen emanaldia. Concerto Donostiarrak Bach-i eskainitako programa eskainiko du. Igandean Errenteriako Landarbaso abesbatzak kantatuko du. Hurrengo astean, astelehenean, Ainhoa Zubillagak kantu errezitaldia egingo du. Francisco Herrero biolin jotzailea eta Gerardo Rifon organo jotzailea izango dira berarekin. Ohi bezala, Musikeneko ikasleek ere parte hartuko dute egitarauan. Atelier boskoteak joko du asteartean. Harizko laukote batek eta piano jotzaile batek osatzen dute taldea. Asteazkenean Orfeoi Txiki eta Orfeoi Gazte ariko dira. Ostegunean, David Azurza eta Debora Herrero. Loreto Fernandez organista donostiarra izango dute lagun. Nazioarteko abesbatza baten bisita ere izango dute: Suediako Hagersten ganbera abesbatza. Hurrengo larunbatean, hilaren 16an bukatuko da egitaraua Aita Donostia abesbatzaren emanaldiarekin. Lorenzo Ondarra musikaria izango dute gogoan, eta hark sortutako konposizio batzuk interpretatuko dituzte. Egitarauko emanaldi guztiak Kaputxinoen elizan izango dira, ordu berean guztiak, 20:00etan. Sarrera doan da.
HITZAkide HITZAkide