Azu Muguruza, EHU Ibaetako entrenatzailea (Argazkia: Estitxu Zabala)
Espainiako Lehen Mailako Ligan jokatzeko aukera zabaldu zaio EHU Ibaetari, Donostiako emakumezkoen saskibaloi taldeari. Bigarren Mailako Ligan, hirugarren talderik onena izan da EHU Ibaeta, eta bere aurretik geratutako bi taldeek igoera lortu dute zuzenean. Donostiako taldeak ere igoera lor dezake, Lehen Mailako talde bat, Ros Casares, desagertu egin baita ekonomia arazoengatik. Horren inguruan hitz egin du Irutxuloko Hitzak Azu Muguruzarekin, EHU Ibaetako entrenatzailea: “70.000 euro behar ditugu berme moduan, eta aurrekontua indartu behar dugu”. Bihar elkarrizketa osoa kaleratu du egunkari honek.