Behera egin du herritarren birziklapen mailak
Cristina Enea Fundazioak iraunkortasunari buruzko 2011 urteko txostena argitaratu du. 2010eko txostenarekin alderatuta, «aldaketa handirik ez» dela izan nabarmendu du Txema Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. «Argiak eta ilunak» dituela dio. Ilunen artean, birziklapen tasak behera egin duela. Hondakinen %31 inguru bereizten da eta urruti dago %50era iristeko helburutik. Sentsibilizazioak eta bizikletaren erabilerak, aldiz, gora egin du. Ur eta energia kontsumoak, berriz, behera.

