Benito Lertxundik azaroaren 17an joko du Kursaalen
Benito Lertxundiren kontzertuaren data berria jakinarazi dute: azaroaren 17an izango da, Kursaal Auditorioan, arratsaldeko 20:00tan. Ekainaren 17rako iragarrita zegoen emanaldirako erositako sarrerak baleko izango dira data berrirako. Musikariak ekainerako iragarrita zituen kontzertu guztiak bertan behera utzi behar izan ditu, eztarrian duen polipo bat kentzeko ebakuntza egin behar baitiote.
Ginmusica ekoizpen etxeak duela gutxi jakinarazi zuen Lertxundi “ahal bezain laister” itzuliko dela kontzertuak ematera.
Sarreraren zenbatekoa berreskuratu nahi duten lagunek Victoria Eugeniako leihatilan izango dute horretarako aukera (egunero 11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta Kursaal Fundazioaren bulegoan (astelehenetik ostegunera 9:00tik 13:30ra eta 16:00tik 18:00ra, eta ostiraletan 9:00tik 13:30ra). Epea ekainaren 29an amaituko da.