Igarotako bidearen kronologia bat

Gazte batek lepoa hautsi du uretara buruz behera jauzi eta gero

Hemezortzi urteko gazte bat tetraplegiko geratu da, Nautikoaren barandatik, uretara buruz behera jauzi eta gero. Asteartean gertatu zen, arratsaldeko lehen orduan, itsasoak eremu horretan metro bateko sakontasuna besterik ez zuenean. Gurutze Gorria lekura bertaratu zen eta itsasotik atera zuen. Lepoa hautsita zuela ikusi zuten, harri baten kontra burua kolpatu ondoren. Donostia Ospitalera eraman zuten.
HITZAkide HITZAkide