Istripu simulakro batek ia 100 pertsona mobilizatu ditu Illunben
Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak bere kideentzat antolatutako ikastaroa ariketa praktikoarekin bukatu da. Hain zuzen ere, Illunberen aparkalekuan egindako simulakroa izan da, bertan ia 100 pertsonak hartu dute parte. Ikasleek ez ezik, larrialdietako zerbitzuetako profesionalek ere parte hartu dute, besteak beste Donostiako suhiltzaileen talde bat eta baita DYA elkarteko kideek ere.