Igarotako bidearen kronologia bat

Kandido Sagarzazuri elkartasuna erakutsi diote Martutenen

Parte Zaharreko bizilagun talde bat, Martuteneko espetxearen aurrean. (Argazkia: Alde Zaharreko Bilgunea)

Parte Zaharreko bizilagun talde bat Martuteneko espetxearen kanpoaldera joan zen atzo, asteazkenean, Kandido Sagarzazu auzokideari elkartasuna adierazteko. Sagarzazu Madrilgo Alcala Meco kartzelan ari da zigorra betetzen, Donostiatik 460 kilometrora.

Duela lau egun presoa hirira ekarri zuten bere aita gaixo dagoelako. Hala ere, auzotarrek jakinarazi zutenez, «oraindik ez dute aita ikustera eraman». Gaineratu zutenez, «Kandik zein familiak babesa maitasuna eta elkartasuna jasotzea da auzoko lagun eta bizilagunen nahia».

HITZAkide HITZAkide