Igarotako bidearen kronologia bat

Lan deialdi publikoetan euskara derrigorrezko ez izatea salatu du Euskal Herrian Euskarazek

image Euskal Herrian Euskarazeko kideek elkarretaratzea egin dute eguerdian Hezkuntzako eta Osakidetzako lan deialdi publikoetan euskara postu guztietarako beharrezko ez izatea salatzeko. Antso Jakitunaren hiribideko Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Osasun eta Kontsumoko Lurralde Zuzendaritzaren aurrean, Euskaraz bizi nahi dugulako administrazioan euskaraz! lelodun pankarta zabaldu, eta datozen asteetan egingo diren azterketetan “euskaldunon hizkuntza eskubideak  urratuko dituzte” ohartarazi dute. Halaber, larunbatean BECen egingo duten elkarretaratzeko deia egin dute.
HITZAkide HITZAkide