Igarotako bidearen kronologia bat

AEKko ikasleek 'Euskararen ibilbidea Donostian' ezagutuko dute ostiralean

Euskararen ibilibidea Donostian udaletxean hasi ohi dute

2010. urtean egindako lehen Euskararen ibilibidea Donostian bixita gidatua. (Argazkia: Mikel Goñi)

AEK-k Bagerarekin batera antolatu duen Euskararen ibilbidea Donostian ekimena izango da ostiralean. Oihana Maritorenak gidatuko du bisita bat, eta bertan azalduko ditu hizkuntzaren eta gune ezberdinen arteko lotura. Batez ere, Donostian euskararentzat esanguratsu diren guneak bisitatuko dituzte ostiralean. Ibilaldia 9:30ean hasiko da eta Ijentea kalean, udaletxearen parean, egin dute hitzordua.

AEK-ren Iriki Atia programaren barruko ekimena da ostiralekoa. Egitasmo honekin euskara ikasleak eta euskaldunen arteko harremanak areagotu nahi dituzte, herritar guztiei irekitako ekimenen bidez. Era berean, euskararen inguruko beste elkarte eta erakundeekin antolatzen dituzte ekitaldi hauek. Horien adibidea da Euskararen ibilbidea Donostian. Hala eta guztiz ere, ostiraleko ekimenean partaide kopurua mugara iritsi denez, ez dute kanpoko lagunik gonbidatu.

Bagerako arduradunek gogorarazi dute horrelako bisitak antolatzeko interesa duen edozeinek beraiekin harremanetan jar daitekeela 943-46 71 81 telefonoan edo idazkaritza@bagera.net posta elektronikoa erabilita.

HITZAkide HITZAkide