Igarotako bidearen kronologia bat

Indianoene kaleko jaiak ospatuko dituzte ostiralean

Indianoene kaleko jaietako irudi zaharra.

Kortxoenea gaztetxeak bizilagunekin ospatuko ditu Indianoene kaleko jaiak. Iaz berreskuratu zituzten Indianoeneko jaiak. Duela 50 urte bizilagunek antolatu ohi zituzten. Iaz Kortxoenea gaztetxeak, bizilagunen laguntzarekin berriz antolatzea lortu zuen.

Ostiralean murgilduko dira jai giroan, arratsaldean. Umeentzako jolasak hasiko dira 17:30ean; ondoren txokolatada egingo dute. Bizilagunekin merienda trukea egingo dute 19:00etan. Arratsalde osoan zehar musika jarriko dute, eta argazki erakusketa bat ere izango da ikusgai.

HITZAkide HITZAkide