Igarotako bidearen kronologia bat

"Baserri lurrak bai, AHTrik ez!"

image Martuteneko hainbat bizilagunek gaur eta bihar udalera joateko deia jaso dute, Espainiako Sustapen Ministerioaren bidez, euren lurren desjabetza onartzeko. Izan ere, Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, auzoko etxe bat baino gehiago bota nahi ditu. Guztira, 150.000 metro koadro dira behin behineko fasea deituriko lanetarako ministerioak desjabetu nahi dituenak, AHTrik ez mugimenduak emandako datuen arabera. Martuteneko bizilagunei babesa emateko eta agindua ez betetzeko deia egiteko, AHTrik ez mugimenduko kideek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. “Denak gara kaltetuak” edo “baserri lurrak bai, AHTrik ez!” leloak oihukatu dituzte, besteak beste. Ertzaintza ondoan izan dute.
HITZAkide HITZAkide