Donostiako Piratek urtebetetze festa ospatuko dute haurrekin
Festarako gonbidapenak jasotzeko, haurrek Ezkila kapitainari marrazki bat egin beharko diote, urtebetetze opari gisa. Marrazki bakoitzeko bi gonbidapen jaso ahal izango dira. Intxaurrondo kultur etxera eraman beharko dute ekainaren 22a baino lehen, 16:00etatik 20:30era.
Festaren egunean bertan umeek egindako marrazkiekin Piraten logo erraldoia egingo dute kultur etxearen kanpoaldean. Musika eta jolasak ere izango dira arratsaldean, 16:30etik aurrera. Merendola erraldoia ere egingo dute, 18:30ean.

