Igarotako bidearen kronologia bat

Elena Arzak: "Ez dago Arzak bakarrik, sukaldari handi asko daude"

Elena Arzak, Veuve Clicquot sariarekin. (Argazkia: Olaia Gil Sanchez)

Munduko emakumezko chef onenaren Veuve Clicquot saria jaso du Elena Arzak sukaldariak Goi mailako gastronomiaren gorenean izan arren, esker on eta apaltasun miresgarriz bizi du bere ogibidea; bere sustraiez harro. Britainia Handiko Restaurant gastronomia aldizkariak Veuve Clicquot garaikurrarekin saritu du Elena Arzak (Intxaurrondo, 1969). Haren berrikuntza, sorkuntza eta irmotasuna goraipatu ditu. Sariarekin “pozik eta eskertuta” dagoela adierazi du. Sariaz eta Arzak jatetxean egindako ibilbideaz hitz egin du IRUTXULOKO HITZArekin. Bihar, Itzurun gehigarrian argitaratuko dugu Arzaki egindako elkarrizketa.

Elena Arzak eta Juan Mari Arzak, jatetxean. (Argazkia: Olaia Gil)

HITZAkide HITZAkide