Kresalak eta Verdinik 'Besta Berri' ikuskizuna aurkeztuko dute San Joan bezperan
Udako solstizioaren festen inguruko irakurketa berria egin dute Kresala eta Verdini dantza taldeek. Besta Berri izena du bi dantza taldeek elkarlanean egindako proposamen berriak. San Joan dantzen bildumari buruzko saioa da. Kaleko dantza eta antzerki ikuskizuna da, eta larunbatean aurkeztuko dute, Zuloaga plazan, 12:00etan. Kresalako Faustino Aranzabalek eta Verdiniko Isabel Verdinik sortu dituzte ikuskizun honetarako koreografiak. Dantzariak Kresalakoak izango dira; guztira 40 haur eta gaztetxok parte hartuko dute.