Unai Gazpio izango da Realeko entrenatzailea (Argazkia: realsociedad.com)
Dagoeneko ofiziala da, Unai Gazpio antiguatarra izango da datorren denboraldian Realeko Superligako futbol taldeko entrenatzailea. Gazpiok 38 urte ditu eta Añorgako emakumeen jubenil taldearekin igoera lortu berri du. Xabier Illarretak bigarren entrenatzaile postuan jarraituko du, eta arlo fisikoa Juan Carlos Samaniegok eramango du aurrerantzean ere.
Bestalde, egitura aldaketaren barnean, atalaren kirol zuzendaritza Izaskun Azpillagak hartuko du, martxoan adierazi bezala. Garbiñe Etxeberriaren laguntza izango du, atalaren idazkari tekniko bezala jarraituko baitu. Erabaki horiek emakumeen futbolari beste bultzada bat emateko direla dio klubak, aro aldaketan Realak dituen helburuen barnean.