Jose Inazio Ansorenak egin du hitzaurrea bere osabari eskainitako Manuel Lekuona sarian
Manuel Lekuona Saria jaso du Jose Luis Ansorenak. Garaikurra banatu aurretik, aldundiko ekitaldian, Udal Txistulari Bandako kide Jose Inazio Ansorenak gogoratu ditu sarituari buruzko pasadizoak; oso ondo ezagutzen du, bere osaba baita. Jose Luis Ansorena musikan eta kantuan hazi zela kontatu du, eta dohain berezia zuela. Isidro Ansorena txistulari handiaren seme gazteena da.
Ausardia izan duela nabarmendu du, fede onak eta zintzotasunak bultzatuta.