Gabriela Muñagorri, Gill Connon, Idoia Unzurrunzaga eta Inhee Jenon dira diseinatzaileetako lau. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Ekain Arte Lanak galeriak
2egunDesign ekimena aurrera eramango du, bihar eta etzi. Virginia Ameztoy, Gill Connon, Marta Fernandez Caballero, Inhee Jeon, Gabriela Muñagorri eta Idoia Unzurrunzaga diseinatzaileek euren lanak ikusgai jarri dituzte. Kapelak, bitxiak, lanparak, ispiluak, zeramika… material eta teknika anitzekin egindako lanak erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.