Xabier Amurizak bertsoen magia erakutsi die Ilazki euskaltegiko ikasleei
Bertsoa egiteko pertsona gehienek egiten dakizkiten hiru gauza behar direla azaldu die, eta horrela dela frogatu die. Ikasleen eta hizlariaren artean, bertso batzuk osatu dituzte, kantatzen, kontatzen eta errimak egiten badakitela argi utziz.
Bideo honetan, Amurizak gogoratzen duen lehen bertsoa kantatzen du; antza denez, baserritik herriko eskolara joateko bidean kantatzen zuen azkarrago eta entretenituago joateka. Bertsoa Xenpelarrena da, nahiz eta berak, txikitan ez zekien.