Zulo Zahar Elkarteak 25 urte bete ditu
Intxaurrondoko Zulo Zahar elkarteak 25 urte bete ditu, eta auzotarrekin ospatuko du larunbatean.
Goizean, 10:00etan, trikitilariz eta txistulariz osatutako diana izango da. Bazkari herrikoi bat ere prestatu dute 14:00etan. Arratsaldean, Martin Bertso pailazoaren emanaldia izango da Bernart Etxepare plazan, 17:15ean. Letaman plaza jai giroz jantziko dute musikarekin. 22:00etan sua piztuko dute. Gauean, gaztetxean, DJak izango dira.