Xalba Ramirez askatuko dute, espetxean urtebete baino gehiago egon eta gero
IRUTXULOKO HITZA-k jakin ahal izan duenez, Groseko Xalba Ramirez presoa askatuko dute. Ramirezek 30.000 euroko bermea jarri beharko du, eta datozen orduetan irtengo da Soto del Realeko (Madrid) espetxetik. Xalba Ramirez Jazint anaiarekin batera atxilotu zuten Arangoitzen (Lapurdi) 2011eko martxoan, eta Euroagindu bat dela medio espainiara eraman zituzten. Biak izan dira Madrilgo Soto del Real espetxean, Donostiatik 410 kilometrora. Egian bizi den Jazint Ramirez anaia, berriz, aurtengo ekainaren 8an irten zen kalera 20.000 euroko bermea ordainduta.