Artexivu talde. (Argazkia: Kortxoenea)
Groseko Kortxoenea gaztetxeak bi urte bete ditu asteartean, eta hori ospatzeko jaia egingo dute bihar.
- 14:00etan. Bazkaria. Amaitzean, kaleratu berri den Xalba Ramirez auzoko preso ohiak argazkia kenduko du.
- 16:00etan. Antzerkidantza Urban 13 kolektiboaren eskutik, eta sabeldantza.
- 17:30ean. Kale jira auzoan barrena eta jolasak
- 21:00etan Artexivu dantza afrikar taldea eta Xalbalaren kontzertua.
2010eko ekainaren 26an okupatu zuten Indianoene kaleko kortxo fabrika. Horren atzean, nagusiki, Groseko gazte asanblada egon arren, bi urteotan bertatik hainbat kolektibo igaro dira: Ultramarinos antzerki taldea nahiz Donostiako Autodefentsa Feminista taldea, adibidez. Kortxonea egun osatzen duten taldeak ondokoak dira: Groseko gazte asanblada, Artexivu dantza afrikar taldea, Donostia AHTaren aurkako taldea, Urban 13 kolektiboa, Dantza garaikidea eta afrogaraikidea, Kortxoserigrafia, Bertso eskola, Baratzeko pikuak, Zarata gela eta Txotxongilu Zirku taldea.