Etena izan arren, arrakastatsua izan da Igeldoko jaietako aizkora eta harri jasotze saioa
Igeldoko jaietako gaurko egitarauan herri kirol erakustaldia nabarmentzekoa izan da. Goenatxok eman dio hasiera 200 kiloko harria hiru aldiz jasoz. Aizkolarien beroketa ariketen ondoren, harrijasotzailea 150 kiloko harriarekin aritu da, igeldotarren txalo zaparraden artean.
Une horretan, ikusleen artean zegoen adineko gizon bat erorikoa izan, eta ekitaldia eten dute anbulantziaz eraman duten arte.
Enbor handien mozteari ekin diote larrialdia konpondu eta gero. Txapartegi-Larretxea eta Etxebeste-Olasagasti bikoteak lanean gogor jardun dira, igeldotar ugariren gozamena eraginez