Silvia Ederra, Bidebietako kiroldegian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Silvia Ederra fitxatu berri du Bera Bera Eskubaloiak. Pibota da, 28 urte ditu, eta Itxakon eta Castron jokatu du orain arte. “Bere nortasun borrokalariagatik nabarmentzen dela uste dut”, adierazi du Bera Berako Tati Garmendiak jokalariaren aurkezpenean. Jokalaria bera oso pozik dago Donostiako taldean jokatzeaz, aspalditik bere helburua hori zela esan baitu. “Betidanik arreta asko piztu izan didan taldea da. Pistan asko borrokatu izan dute beti, partidak sekula galdutzat eman gabe”, aipatu du jokalariak.