Txomin Eneako eta Altzako haurtxokoentzat, diru laguntza
Altzako eta Txomin Eneko haurren eta nerabeen beharrei erantzuten dien zerbitzu publikorik ez denez, udalak Roteta Berriko eta Txomin Eneako haurtxokoei diru laguntza bana emango die. Kudeaketaren, antolakuntzaren eta gauzatzearen ondorioz sortutako gastuen zati bat ordaintzeko, Roteta Berri haurtxokoak 37.675,40 euro jasoko ditu; eta Txomin Eneakoak, berriz, 22.307,80 euro.


