Ezkutuko osagaia, maitasuna
Kuadrilla gazteenak errezeta berritzaileena aukeratu du paella lehiaketarako. Izan ere, Miren Etxeberriak argitu duenez, “merkeena zena” erosi dute arrozari laguntzeko: saltxitxak, txorizoa eta oilaskoa, hain zuzen ere. Eta ezkutuko osagaia “maitasuna”. Denak batuta ateratzen dena goxoa bada errepikatu egingo dute.