Igeldotar bat Amarako jaietan
Nahiz eta igeldotarra izan, Agurtzane Barrondok lotura estua du Amararekin; besteak beste, jaietan parte hartzera gonbidatu duten lagunak. Denen artean, denetik duen paella prestatzen ari dira: “Barazkiak, oilaskoa eta dendan zegoen arrain merkeena”, horiek dira gurasoek emandako errezeta egiteko osagaiak. “Paella egin dut aurretik, bi lagunentzat edo. Horren handia inoiz ez”, aitortu du gazteak.