Mikel Gazpio eta bere lagunak paella beltza prestatzen ari dira
Mikel Gazpio amaratarrak eta bere lagunek “zerbait berezia” egin nahi zuten. Besteengandik bereizteko, paella beltza egiten ari dira. Arrain salda etxetik egina ekarri dute, eta horrekin batera, txipiroiak, piperrak eta tipula prestatu dituzte. Arroza eta tinta gehitu bitartean, irabazle izateak kezkatzen ez duela aitortu du Gazpiok: “Ondo jaten dugun bitartean…”.